Ikasturteko lehenbiziko baratzeko txangoa urriaren 11an izango da
Berrikuntzekin datoz urriaren 11an hasiko diren Kirikinoko baratzeko txangoak
Arratsaldeko 17:30etan emango diote hasiera txangoari, Laudioko Ugarte auzoko plazan, bertan ere amaituko da, 19:30etan.
Berrikuntzekin datoz txangoak, izan ere, haurrak joateaz ez ezik, gazte zein helduak ere bertaratzeko aukera izango dute. Taldean, banaka zein familian, ingurune natural batean arratsaldea pasatzeko aukera eskaintzeko asmoarekin gauzatu du atseden talde laudiorrak berrikuntza.
Aurreko otsailean berritutako proiektuan elikadura hildoan urratsak ematen jarraitzeko bidean, datozen hilabeteetan jarraipena ematen jarrituko dute baratzeko txango, larunbatetako baserritar azoka zein sukaldaritza tailerrei.
Izen ematea
Urriaren 8a baino lehenago gauzatu beharko da izen ematea. Horretarako bi aukera izango dira, izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaltzea edo hemen klik egitea.
Bazkideak diren kideek 2€ ordaindu beharko dituzte. Bazkide ez diren horiek, aldiz 4€. Plaza kopurua mugatua izango da eta zalantzak 688726665 zenbakian erantzunak izango dira.