"IKTak eta aisialdi birtuala" mahai ingurua egin zuten euskararen egunaren atarian

11.12.2020

Abenduaren 1ean, arratsaldez, Arrasateko Kulturate zentroan AED, Txatxilipurdi eta Ekin elkarteek antolatutako IKT-ak eta aisialdi birtuala mahai ingurua ospatu zen

Olatz Artola, Elhuyar Fundazioko Igor Leturia, Aiora Mujika youtuberra eta Game Erauntsiko komunikazio arduraduna den Maitane Junguitu izan ziren solaskide eta euskarak sarean duen presentzia izan zuten mintzagai nagusi. 

Euskara eta teknologia berriak ardatz izanik, beste gai batzuei ere heldu zieten lau solaskideek.

Jardunaldia presentziala eta streaming bidez jarraitu ahal izan zen, eta ikus-entzule ugariren ekarpen ugari jaso ziren txataren bitartez.

Hemen ikus dezakezu mahai inguru osoa:


(*) Informazo hau gamerauntsia.eus webgunetaik ekarri ditugu Creative Commons lizentziari esker.