Iturrigorri, ibilbide borobilean · Aiaraldea ezagutzeko txangoak
Menerdigako eta Barrerillako mendatean zehar ibilbide borobila eta Cueva Llanako kobazuloko ibilbidea Lendoño Goikotik, proiektuko bigarren abiapuntu
Ibilbidearen erdia zuhaitzen inguruan egiteko aukera dugu, beste erdian ordea, eskualdeko ikuspegi ezberdinak. Lendoño Goikoan kokaturik dagoen aparkalekutik proposatzen dugu ibilbidearen hasiera.
8 urtetik gorakoentzako ibilbidea da, zeinean arropa eta oinetako erosoak eramatea komenigarria den. Iturria dagoen arren, ura eramatea gomendagarria da, izan ere, ibilbide luzetxoa da. Gailurra 1.073 metrora aurkitzen da eta ibilbideak guztira, 12,12Kmko luzera du, aldaera aldiz, 800 metrokoa da.
Bertako animalia nahiz landareak errespetatzea eta zaintzea ezinbestekoa izango da ibilbide osoan zehar.
IBILBIDEAREN ARGAZKIAK
IBILBIDEAREN MAPA (deskargatzeko)
Jarraian dagoen botoiaren bidez deskargatu daitekeen mapa, GPS aplikazioen bidez erabili beharko da. Ikutu irudian handiago ikusteko.
Kikomendiren irudiak dira sarrera honetan erabilitakoak.