Kirikinoren udalekuak, aisialdi euskaldun eta hezitzaileaz uda bustitzeko prest

30.05.2024

Udako oporrak aisialdi euskaldun eta hezitzailez bustitzeko asmoz, Kirikinok beste urte batez udalekuak antolatu ditu, Tertangako egonaldia eta udaleku irekiak naturan.

Eskaintza bikoitza osatu dute aisialdi taldeko kideek udaleku itxiak Tertangan eginez eta udaleku irekiak Laudioko ugarte auzoko naturgunean. Eskaintza guztia abuztua eta irailean garatuko da.

Tertangako egonaldia

Abuztuaren 27, 28, 29 eta 30 egunetan zehar, 2009 eta 2017 urteetan zehar jaiotako haur eta gazteei zuzendutako egonaldi itxia burutuko da Tertangako etxean. Trena izango dute garraiobide Laudiotik Urduñara eta bertan txangoa eginez helduko dira hurrengo lau egunak emango dituzten Tertanga herrira.

Udalekuan askotariko jolasak (kooperatiboak, talde dinamikak...) egingo dira, sukaldatu ere egingo da eta Kirikino irratiko udalekuetako irratsaioak ere grabatuko dira egonaldian zehar besteak beste. Gainera, eguraldia lagun, igerileku eta erreka artean freskatzeko aukera ere egongo da.

Otorduei dagokienez, erabiliko diren barazki gehienak, Kirikinoren baratzekoak izango dira, era jasangarri, ekologikoan eta auzolanean ekoiztutakoak.

Tertangako egonaldiaren izen ematea eta prezioa

Plaza mugatuak izango dira eta izena emateko epea ekainaren 23an itxiko da. Parte hartzeko, izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko da. Zalantzak aldiz, 688726665 zenbakian argituko dira. Familia bilera abuztuaren 19ean egingo da Laudion.

Kirikinoko bazkideentzako prezioa 95€ izango dira. Bazkideak ez diren horientzat aldiz, 110€koa izango da prezioa.


Udaleku irekiak naturan

Irailaren 2, 3, 4, 5 eta 6an burutuko dira udalekuak Laudioko Isasi auzuneko Basoa espazioan (Laudio BHI) eta Kirikinoren baratzean. 2011 eta 2020 urteen artean jaiotako haurrentzako zuzendutako udalekua izango da. Ordutegiari dagokionez, 9:30etan hasi eta 13:30 bitarte iraungo du esku hartzeak.

Udalekuek jolas librea ardatz izango badute ere, ur-jolasak edo sukaldaritza bezalako jardueretaz gozatu ahal izango dute bertaratzen diren haurrak.

Udalekuak naturan izen ematea eta prezioa

Plaza mugatuak izango dira eta izena emateko epea ekainaren 23an itxiko da. Parte hartzeko, izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko da. Zalantzak aldiz, 688726665 zenbakian argituko dira. Familia bilera, abuztuaren 19an egingo da Laudion bertan.

Kirikinoko bazkideentzako prezioa 50€ izango dira. Bazkideak ez diren horientzat aldiz, 60€koa izango da prezioa.

Udalekuen kartela