Kolore biziak egiteko esperimentua
Esperimentu koloretsu batekin gatoz gaurkoan, horretarako jakin beharreko guztiak pilatu ditugu hurrengo lerro, irudi eta podcastean. Has dadidila esperimentu koloretsuen tartea!
MATERIALA
- 3 pote garden
- Kolorante kolore ezberdinak
- Ura
- Paperezko ahozapiak
PRESTAKETA
- Hasteko, pote bakoitzean kolorante kolore bat bota (apur batekin nahikoa izango da), eta urarekin ondo-ondo nahastu.
- Ondoren, paperezko aho zapiekin txurritoak egin. Ondo-ondo estutu.
- Hori egiten bukatu dugunean, txurritoaren mutur bat pote batean jarri eta beste muturra beste batean.
- Pazientzia apur batekin ikusiko dugu zelan koloreak apurka-apurka gure
txurritoan gora doazen, bi koloretako ortzadarra izan arte.
Baina zergatik gertatzen da hau?
Baina, zergatik gertatzen da hau? Kapilaritateagatik. Hau da, urak badauka gora eta behera egiteko gaitasuna, baina igotzeko bide bat behar du, zubi edo soka bat, eta kasu honetan paperaren laguntzarekin pote batetik bestea igarotzea lortu du.
*Esperimentuarekin jarraitu nahi baldin badugu, pote huts bat hartuko dugu eta, adibidez, kolore urdinean dagoan txurritoaren punta bat pote hutsean sartuko dugu, eta baita kolore horian dugun txurrito horren beste punta. 7
Era honetan, hutsik dagoen potean urdina eta hori koloreak nahastuko dira. Zer kolore lortuko dugu?
Podcasta entzun
*Audioa ez da halabeharrez deskargatu behar, sarean entzun daiteke.