Lamuza-Arraño naturgunea · Aiairaldea ezagutzeko txangoak

04.08.2021

Laudioko Lamuza parkean ingurune natural ederraz gozatzeko aukera dago eta hau Arrañoko inguruarekin elkartzen denean gune berezi hau sortzen da, herriko plazatik 5 minutura dagoen arnasgunea.

Hamaika bide gordetzen ditu Lamuza-Arraño naturguneak, hori dela eta, ibilbide konkretu bat proposatu ordez, bide ezberdinetatik gozatzera gonbidatzen zaituztegu.
Bide ezberdinetan iturriak daude, eta zonaldearen araberakoa den arren, adin guztietarako ibilbideak daude. Zenbait guneetan bidea nahiko estutzen da, baita aldapatsua bilakatu ere.

Ibilbidea argazkitan

Ibilbidearen bideoa

Aurki egongo da bideoa ikusgai. Barkatu eragozepnak.

Lamuza-Arraño naturgunea webgunea

Naturguneko landareen inguruko informazio ugari biltzen du lamuzanaturgunea.blogspot.com/ atariak.