LEHIAKETA | Berdintasunaren aldeko kontakizun laburren aldeko lehiaketa antolatu du Laudio ikastolak
Laudio Ikastolak Berdintasunaren aldeko kontakizun laburren lehiaketa deitu du. Lanak aurkezteko epea martxoaren 7an amaituko da eta bildutako lan guztiak martxoaren 8an erakusgai jarriko ditugu Ikastolan. Martxoaren 25ean irabazleak iragarriko dira.
Ekimenaren helburua literatura-sorkuntza sustatzea eta sormena eta irumena bultzatzea da, bai eta jendartea emakumeen eta gizonen arteko benetako berdinatasunaren alde sentsibilizatzea.
LH3tik batxilergora
2004 urtetik 2010 urtea bitartean Laudion eta inguruko herrietan jaiotako haur eta gazteei zuzendutako lehiaketa izango da, bi kategoriatan banatuta: Lehen Hezkuntza-haurrak (2010-2013) eta Bigarren Hezkuntza-gazteak (2004-2009).
Berdintasunaren aldeko kontakizunak
Kontakizunak euskaraz aurkeztu beharko dira. Genero-ikuspegia txertatzen duten kontakizunak onartuko dira, eta batez ere, ikuspegi positibo batetik abiatutako ipuinak kontatzen duten horiek. Beraz, estereotiporik gabeko eta rol tradizionaletatik urrun dauden emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko kontakizunak baloratuko dira.
Sariak
Kategoria bakoitzak sari bana izango du: haurren kategorian Zuhaitza liburu dendan erosteko bonoa eta gazteen kategorian liburu elektronikoa (e-book).
Lanen aurkezpenerako oinarriak
Lanak Ikastolan aurkeztu beharko dira martxoaren 7ko 12:00ak baino lehen.Lanak originalak eta berriak izan behar dira, eta aurretik saririk jaso ez dutenak edota argitaratu ez direnak. Gutxienez orrialde bateko luzera izango dute eta gehienez 4 orrialdekoa.
Haurren kontakizunak eskuz idatziak aurkeztu ahal izango dira. Kasu honetan aurkezpena ere baloratuko da.
Lehiaketaren oinarriak hemen kontsultatu daitezke: