Likidoa ala solidoa esperimentua
05.06.2020
Esperimentu erraza, baina zalantzaz beteriko proposatzen dizuegu gaurkoan, likidoa ala solidoa esperimentuko emaitza?
MATERIALA
- Arto-irina
- Ura
- Ontzi bat
PRESTAKETA
- Ontzi edo bowl batean nahi adina arto-irin botako dugu.
- Ura gehitu pixkanaka eta nahasten joan.
- Ez zaigu likidoegi geratu behar. Hau gertatzen bazaigu, arto-irin gehiago botako dugu.
- Nahasketa prest dagoenean, eskuaz hartu eta nahi dugun forma egin genezake: bolatxoak, adibidez. Orain eskua ireki eta utzi indarra egiteari.
Solidoa zena likido bihurtu da, baina zergatik?
Nahasketa mota hau likido ez newtonianoa deitzen da. Hau da, bere biskositatea aldatzen da tenperatura eta presioaren arabera. Orduan, eskuaz hartu dugunean presioa egin dugu, eta presioa egiterakoan nahasketa gogortu da, indarra egiteari utzi diogunean, aldiz, likido bihurtu da