Maiatzaren 12an baratze tailerra egingo da Kirikinoren baratzean

10.05.2024

Baratze tailerra antolatu dugu igandean, maiatzak 12, 11:00etan Kirikinoren baratzean. Lehenik, porruak eta zerbak jasoko dira eta ondoren, lurra prestatuko da patatak eta marrubiak landatzen jarraitzeko.

Tailerrera etortzekoa bazara, Kirikinoren baratzeko atetik izango da sarrera. Adin guztietako jendearentzako tailerrak dira, baratzeaz ikasi eta elikadura burujabetzan urratsak emateko plan ezin hobea da.