Motorrik gabeko itsasontzia egiteko esperimentua

26.05.2020

Baina nola egin dezake itsasontzi batek aurrera motorrik gabe? Jarraian esperimnetu baten bidez hori egiteko argibideak aurkituko dituzu.

MATERIALA

  • Xaboi likidoa 
  • Urez betetako ontzi bat 
  • Kartulina zati bat 
  • Artaziak 
  • Zotza edo kotoi zotza

PRESTAKETA

  1. Lehenik eta behin, kartoi zatia hartu eta itsasontziari forma emango diogu. Itsasontziak etxe forma izan dezake, hau da, puntan zorrotza, eta alboetatik eta behetik zuzena. 
  2. Hau egin dugula, behealdean mozketa bat egingo diogu modu bertikalean. Karrtu txiki bat. Mozketa hori egin dugun lekuan xaboia botako dugu gero, beraz, apur bat zabala izan beharko da. 
  3. Gure itsasontzia uretan sartu, eta zotz batekin atzealdean egin dugun zabalgune horretan botako dugu xaboia. 
Baina zergatik gertatzen da hau? 

Gure itsasontziak aurrera egin duela xaboiaren indarraren eraginez. 

Zergatik? Ura molekulez osatuta dago, eta elkarren artean indar handiz heltzen dira. Beraz, itsasontzia uretan sartuz gero, ez da ezer gertatuko, baina xaboia itsasontziaren atzealdean jartzen badugu, urak atzeko aldean dituen molekulek indarra galduko dute eta itsasontziak aurrera egingo du. 

Esperimentua egitera animatzen bazara, itsasontzi bat baino gehiago egin ditzakezu, adibidez.