Negua epeltzeko asmoz: Tertangako neguko egonaldia, otsailaren 7tik 9ra
Otsailaren 7tik 9ra bitartean burutuko dugu neguko Tertangako egonaldia, gozamenerako eta jolaserako aukera anitzekin batuko ditu asteburu pasak.
Otsailaren 7tik 9ra bitartean Tertangako etxean burutuko da egitasmoa, 2009-2016 urteen artean jaiotako haurrentzat. Proposamenaren baitan garraioa, otorduak, aterpea eta zaintza barne sartzen dira. Askotariko jolasak izango ditu hizpide hiru egun eta bi gauko egitasmo itxiak, partaideen arteko elkarlana sustatuz, besteak beste.
Prezioa
Prezioari dagokionez, bazkideak 85€ ordaindu beharko dituzte, aldiz, ez-bazkideak 95€ren truke gozatu ahal izango dute egonaldiaz.
Familia bilera
Urtarrilaren 30ean osteguna, 17:30etan egingo da familiei zuzendutako bilera Laudioko Basoa espazioko etxetxoan (Isasi bidea 3).
Egonaldiko izen ematea
Egonaldiak plaza mugatuak izango ditu eta egitasmoan parte hartu ahal izateko, urtarrilaren 26a baino lehen eman beharko da izena izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Betiko moduan, Kirikinoko bazkideek lehentasuna izango dute asteburu pasan parte hartzeko. Hemen duzu bazkide izateko informazioa.
Zalantzak argitzeko 688 72 66 65 zenbakia egongo da erabilgarri aste egunetan zehar, hemendik eta izen ematea ixten den arte.