Neguan kalean egiteko ideiak

14.01.2022

Kirikinoko heitzaile taldeak neguan kalean egiteko proposamena luzatu du, horretarako zenbait ideia bildu ditu hurrengo zerrendan. Gogoratu ez dagoela eguraldi txarrik, arropa desegokia baizik eta segi kalera jolastera, negua ez dadila aitzaikia izan jolasa naturan eteteko:

Argazki bidezko proposamenak:

Idatzitako ideiak:

  • Tamaina eta forma ezberdineko hosto eta loreak jaso eta aztertu.
  • Txoriek kantak adi-adi entzun eta soinua nondik datorren aztertu, baina ixilik! bestela ihes egingo dute.
  • Lurrean topatzen dituzuen harri, enbor zati, hosto edota loreekin irudiak sortu.
  • Ikusi-makusira jolastu.
  • Zer intsektu eta animalia txiki daude neguan? Atera lupa eta bila itzazu!
  • Itxi begiak zentzumenak martxan jarri: euria entzun, zuhaitzen azala ukitu, loreak usaindu, hostoak ikutu, makilak usaindu...
  • Lurretik topatzen dituzun makil, harri edo enbor zatiekin musika-talde bat sortu dezakezue lagunek eta zuk!
  • Txorientzako habiak sortu makil txiki eta belar zatiekin.
  • Euripean eta putzuetan salto-salto egin!
  • Lupetza dagoen lekuetan animalien oinatzak geratzen dira markatuta. Bila itzazu eta asmatu zein animaliarena den.
  • Lokatzetan salto egin.