Neguan kalean egiteko zenbait proposamen eta ideia

30.12.2020

Neguan zer egin daiteke kalean?

Neguko arropa jantzi, eskularruak, txanoa eta tapaukia hartu eta kalera atera neguaz gozatzera!

  1. Kalean topatzen ditugun elementu naturalekin eraikuntzak egin (makilak, harriak, hostoak, gaztainak, hezkurrak...)

  2. Elurrarekin jolastu

  3. Lurrean dauden hosti eta pinaburuek jaso (tamaina, koloreak, formak... aztertu)

  4. Elementu naturalekin (makilak, hostoak, pinaburuak...) mandalak egin

  5. Arropa egokia jantzita putzuetan salto egin

  6. Elementu naturalekin eskulanak egin

  7. Aprobetxatu elementu naturalak margotzeko (estanpazioa egiteko, adibidez) edo zure marrazkiak apaintzeko

  8. Saiatu kaleko putzuak ez zapaltzen. Laba dira!

  9. Hostoak, makilak, pinaburuak erabilita lasterketak egin daitezke. Ea nork egiten duen sugerik luzeena eta helmugara iristen den!

  10. Inguruko zuhaitzetan dauden intsektuak begiratu edo neguan etxe ondoan dauden txoriak ikusi

Eta zuri zer gustatzen zaizu egitea kalean?

Zerrenda osatzen ari gara. Bidali zure ideiak proposamenak@kirikinotaldea.eus helbidera.

"Ez dago eguraldi txar edo onik, arropa desegokia baizik"