[NEGUKO POSTALAK] Abenduaren 2tik urtarrilaren urtarrilaren 19ra luzatuko da obrak bidaltzeko epea

29.11.2019

Abenduaren 2tik urtarrilaren 19ra luzatuko da obrak bidaltzeko epea 

Abenduaren 2tik urtarrilaren 19ra bitartean luzatuko da Kirikino Atseden Taldeak antolatu duen "Neguko postalak" ekimena. Ekimenaren helburuen artean, egunerokoan inguratzen gaituizten gauza txikiak irudikatzea da, urteko saioi honi dagokionez.

Era guztietako obrak izango dira onartuak, argazki nahiz marrazkiak. Irudiak elkarbanatzeko aukera ezberdinak egongo dira.

Alde batetik, hemen klik eginez, irudia igotzeko aukera egongo da. Bestetik, sare sozialetan #KiriKLIK traola erabilita ere plazaratu ahal izango dira obrak, eta hauek bidaltzeko azken eguna, urtarrilaren 19a izango da.

Otarre ekologiko bat jasoko du sasoiko produktuekin osatuta urtarrilaren 20 eta 21ean bozka gehien jasotzen dituen lanak.