Neguko solstizioko marrazki leihaketa

08.11.2021

Ohikoa zaigun MARRAZKI LEHIAKETA egiteko garaia heldu da.

Abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingi Laudiora etorriko dira; festa hau prestatzen ari den taldeak (besteak beste, gure aisialdi taldea ere badago tartean) jai honen lehiaketan parte hartzeko gonbidatzen zaitu, jaiaren katela aukeratzeko. 

Hauek dira oinarriak:

  • ZER EGIN BEHAR DUZU PARTE HARTZEKO? Sortu irudi bat, eta, epaimahaiak hala erabakiz gero, irudi hori Olentzero eta Mari Domingiren jaiaren kartelarena izan liteke.
  • ZER EGON BEHAR DA IRUDI HORRETAN? Gutxienez Olentzero eta Mari Domingi egon behar dira; hortik aurrera, zure sormenak, orijinaltasunak eta senak iradokitzen dizutena.
  • NOLA EGIN BEHAR DUZU IRUDIA? Hori librea da: A3 ala A4 bat, eskuz ala ordenagailuz, kolorez ala zuri-beltz, errotuladoreak ala margoak erabiliz... Zuk zeuk aukeratu dezakezu nola egin.
  • ZENBAT URTE IZAN BEHAR DITUZU PARTE HARTU AHAL IZATEKO? 2-12 urte bitartean bazaude, aukera duzu zure proposamena aurkezteko.
  • NON AURKEZTU BEHAR DIRA IRUDI PARTE-HARTZAILEAK? Marrazkiak Kirikinoren jardueretan aurkez daitezke. Garrantzitsua: parte-hartzaileek ez dute euren izena idatziko atzealdean, baizik eta telefono-zenbaki bat, bere adina eta ikasatetxea, epaimahaiak, hala beharko balu, eurekin harremanetan jartzeko.
  • NOIZ ARTE DAGO DENBORA PARTE HARTZEKO? Gehienez jota, azaroaren 18ra arte. Egun horretan, eskolako epaimahaiak aurkeztu diren lan guztiak bilduko ditu.
  • ZER LORTUKO DU LEHIAKETAKO IRABAZLEAK? Ikastetxe bakoitzean 50 €-ko bi sari egongo dira, ikasmateriala erosteko. Horrez gain, ikastetxe guztietako irabazleen artean aukeratuko den irudia Olentzero eta Mari Domingiren jaiaren kartelean agertuko da.

Anima zaitez!! Olentzero eta Mari Domingiren festaren kartela zurea izan daiteke!!

Informazio gehiago beharko bazenu, 688 72 66 65 zenbakira deitu edo idatzi dezakezu.