Nola jolastu "pondas" jolasera?

04.06.2020

Pondas punteria lantzeko oso jolas aproposa da eta jokalari bakoitzak beste taldeko piezak beraienak baino azkarrago bota behar ditu.

JOLASAREN INGURUKO INFORMAZIOA

  • Izena: Pondas
  • Jolas Afrikarra da eta Mozambikeko herria du jatorri.
  • Adin tartea: 5 edo gehiago
  • Jokalari kopurua: 2 edo gehiago
  • Materiala: 12 zentimetro inguruko 12 egurrezko zati edo 12 freskagarri lata

JOLASAREN AZALPENA

  1. Bost metroko luzera eta bi metrotako zabaleradun laukia marraztuko da. Bi metro dituzten aldeetan erorarazi beharreko 6 piezak jarriko dira.
  2. Jokalari bakoitzak bere aldeko marren atzetik egingo ditu jaurtiketak.
  3. Txandaka, jokalari bakoitzak pilota jaurtiko du. Bestetaldeetakoak pilota jaso eta botako dute.
  4. Beste taldeko piezak botatzen dituen lehen taldea txapelduna izango da.

*Jolasa eta irudiak Urtxintxa Eskola bidez izan dira eskuratuak.