Paradisu zinema, denon gozamenerako
16.02.2019
Kirikino taldeak, bere proiektu berrituaren
baitan, hileroko maiztasunarekin, abian jarri du Paradisu zinema.
Herriko gune ezberdinetan burutuko diren zinema ikuskizunen saioak izango dira. Espazioa mugatua izan daiteke proiekzioa burutzen den lekuaren arabera.
Lehen saioa, datorren otsailaren 22an izango da, ostirala, Laudioko kultura etxean. 2013a baino lehenago jaiotako haurrek parte-hartzeko aukera izango dute. Parte-hartzaileetako bakoitzak euro bateko sarrera ordaindu beharko du.
Funtzionamendua
Haurrek proposatutako filmak izango dira hurrengo saioetan proiektatuko direnak. Ostiralean, "Hanburgesa zaparrada" filma izango da ikusgai.