Pinaburu klimatologikoa
24.10.2020
Pinaburu garaian omen gaude. Pinaburu batekin eguraldia iragar daiteke? nola? Jarraian azalduko dizugu nola
Beharrezko materiala
3 edo 4 pinaburu
Ura
Ontzi bat
Urratsez urrats
Ontzia urez beteko dugu
Jaso ditugun pinaburuak sartuko ditugu barruan
Zerbait aldatu da pinaburuen kanpoko itxuran?
Zergatik gertatzen da hau?
Ziur asko, jaso dugun pinaburua zabalik zegoen eta urarekin kontaktuan jarriko dugunean ixten joango dela. Pinaburuek barrualdean haziak dituzte, eta hauek babesteko, hezetasuna dagoenean edo euria egiten duenean itxi egiten dira.
Beraz, leihoan jar dezakegu, eta egun bakoitzean egingo deun hezetasun maila jakin dezakegu pinaburua begiratuta.