Pizza, etxean egindako orearekin
14.03.2020
PIZZAREN OREA EGITEKO OSAGAIAK
- 400gr irin
- 200ml ur
- 2 koilarakada olio
- Gatz apur bat
PIZZAREN OREA EGITEKO PROZEDURA
- Ontzi batean, irina bota, eta sumendi baten antzera, zuloa egin behar zaio erdian.
- Ondoren, zulo horretara gatza, ura eta olioa bota, eta eskuekin oratu behar da, nahasketa orea uniforme eta ez itsaskor bihurtu arte.
- Orearekin lanean hasi baino lehen, bere horretan utzi behar da minutu batzuez.
- Behin denbora hori igarota, mahai gaina irinez hautseztatu eta orea arrabolaz zabaldu behar da, orea findu arte.
- Norberaren gustuko osagaiak gehituta, labeko erretiluan jarri aurretik, labeko papera jartzea ezinbestekoa da.
- Azkenik, labea aurrez 180 gradutara berotu, 15 minutuz bertan sartu eta jateko prest izango da pizza.