Ponpak egiteko esperimentua
Imagintatzen duzu inoiz lehertzen ez de ponpa bat? Ba guk hain erraz lehertzen ez diren ponpak egiteko errezeta sekretua daukagu, ezagutu hemen. Ohikoan bezala, idatziz eta audio bidez, podcastean jaso dugu esperimentua.
MATERIALA
- Jogurt pote bat
- Ontzi bat (bowl, edalontzi, palangana...)
- Xaboia (Fairy edo garbigailuko xaboia)
- Gomina
- Lastotxoak
PRESTAKETA
- Lehenik eta behin, ura botako dugu ontzian eta horretarako jogurt potea urez 2 aldiz beteko dugu, xaboiez behin, eta, azkenik, gominarekin bi aldiz.
- Dena ondo-ondo nahastuko dugu, koilara batekin. Orduan, gure nahasketa prest egongo da. Lastotxoa sartu eta has dadila ponpa festa!
Ponpak egiteko, aukera ezberdinak daude; handi-handiak edo txikiak. Eskuaz hartzen saiatzeko aukera edo denak lehertzekoa!
Baina zergatik gertatzen da hau?
Baina badakizue zein izan daitekeen osagai sekretua ponpa hauek ohikoak baino sendoagoak izateko? Gomina.
Normalean ponpak ura eta xaboiarekin egiten dira, baina guk nahasketa horri gomina bota diogu eta nahasketa egin dugunean fijatu ahal izan zarete gominaren testura lodiagoa dela, hau da, ez da hain likidoa. Horrek eragin du ponpak erresistenteagoak izatea eta puskatzeko zailagoak izatea, ponpetako ura ez delako hain erraz lurrundu.
Podcasta entzun
*Audioa ez da halabeharrez deskargatu behar, sarean entzun daiteke.