Porru quichea egiteko errezeta
08.01.2021
Neguko solstizioaren testuinguruan, sukaldatzeko amaika aukera, tartean, sasoikioak ditugun porruekin eta beste osagai batzuekin quichea egin dezakegu, barazkiak jateko beste era bat alegia
Osagaiak
4 porru
Txanpinoiak
Hostorea (hojaldrea)
200ml esnegaina
4 arrautza
Prozedura
Porruak garbitu, zatitu eta egosi 15 minutuz.
Bitartean, txanpinoiak frijitu zartaginean.
Esnegaina eta arrautzak irabiagailuarekin nahastu eta gatza eta piperbeltza gehitu.
Porruak egosita eta txikituta, txanpinoiak frijituta eta esnegaina eta arrautzak nahastuta osagai guztiak elkartu.
Hostorea labean sartzeko ontzi batean jarri eta nahasketa bota.
Labean sartu 30 minutuz 190 gardutan.