Sasoiko produktu eta landare batzuk: udaberria
Udaberri sasoiko landare eta barazki batzuen inguruko datu batzuk jaso ditugu datozen lerroetan
BABAK
Jatorria: Afrika eta Asia
Mota: Barazkia
> Proteina eta karbohidrato asko ditu
> Burdin kantitate handia duenez, anemiari aurre egiten laguntzen dute
> Gaixotasun kardiobaskularren kontrako sendagaia dira
ILARRAK
Jatorria: Ekialde hurbila
Mota: Barazkia
> Proteina kantitate altua dutenez, muskuluen garapenean laguntzen dute
> Potasioari esker, nerbio-sistemaren funtzionamendua hobetzen dute
> Idorreria ekiditen laguntzen dute
URAZA
Jatorria: Ez dago argi; Europa, Asia...
Mota: Barazkia
> Burdin kantitate handia duenez, anemiari aurre egiten laguntzen du
> Gripea dugunean arnasbideak hobetzen laguntzen du
>Kolesterola kontrolatzen laguntzen du
MITXOLETA
Jatorria: Hego Amerika
Mota: Lorea
> Mitxoleta haziek immunitate-sistema indartzen dute
> Hesteetako mugimendua arintzen du
> Hezurrak indartzeaz gain, giharretako mina saihesten du