[SOLASALDIAK] Jolasa eta haurraren garapena izango dute hizpide abenduaren 5eko solasaldiek

30.11.2020

Bi gonbidatu berezik hartuko dute hitza larunbat honhetan -abenduaren 5ean- Laudioko Lamuzako kasinonan leku izango duten solasaldietan: Itsaso Pagoaga (Arrasate) eta Eva Alonso (Laudio).

Gabonen bueltan gauden honetan, Kirikinoko hezitzaile taldeak une egokia ikusi du jolasaren, jostailuen eta hauek haurren garapenean duten eragina aztertzeko. Hori dela eta solasaldiak antolatu ditugu larunbat honetarako.

Itsasok emango dio hasiera jardunaldiari. Haur eta helduentzako jolaserako baliabide zerbitzua eskaintzen du Olgetak. Bertako kidea den Itsasok jostailuak aukeratzeko gako batzuk argituko ditu bere solasaldian, besteak beste.

Goizaren bigarren atalean, Evak hartuko du hitza. Jolasa izango du aztergai, haurraren garapenean eta familia harremanen alorrean mintzatuko da Hitz Zentroko kidea. 

Solasaldietan parte hartzeko, izena eman behar da

Ohikoan bezala, bi bide egongo dira izena emateko, izenemateakirikino@gmail.com helbidean parte hartzeko asmoa adieraziz, edota hemen klik eginez.

Plazak mugatuak izango dira eta indarrean dauden osasun-neurriak beteko dira. Hala behar dutenentzat, haurren zainzta gunea egongo da, aldez aurretik abisatuta. Zalantzak 688726665 zenbakian argitu ahal izango dira.