Sukaldaritza hizpide Zubiko etxean
Kirikino proiektu berrituak ekintza andana dakar, tartean, elikadura proiektuaren baitan, sukaldaritza tailerra egingo dute martxoaren 30ean, larunbata izanik.
11:30etan ekingo diote partaideek sukaldatzeari Zubiko etxean, sukaldatuko denaren menua unean bertan jakingo dute parte-hartzaileek. Jarduera ezberdinen bitartez, suskaldatzeko errezeta ezberdinak landuko dira tailerrean zehar, baita bazkaldu eta jolastu ere. Ekintza hasitako leku berean bukatuko da, 16:00etan.
Nola eman izena
6€ko prezioa izango du ekintza honek atseden taldearen bazkideentzat, aldiz, bazkide ez direnentzat, 8€ko prezioa izango du.
izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikoan, Laudioko kultura etxean zein Kirikino taldearen web atarian izena ematekoaukera izango da. Zalantzak ordea 688726665 telefono zenbakian erantzunak izango dira.