Sukaldaritza saioa egingo dute azaroaren 9an
04.11.2019
Kirikino Atseden Taldearen irudia
Azaroaren 9an izango da ikasturteko lehenbiziko sukaldaritza saioa, eta Laudioko Zubiko etxean izango du leku. Ohikoan bezala, 11:30etan emango zaio hasiera saioari eta 16:00etan amaiera.
Aurreko egunean baratzeko txangoan jasoko dituzten baratzeko elikagaiak sukaldatuko dituzte besteak beste larunbat goizean zehar.
Izen ematea
Jarduera honetan izena eman ahal izateko azken eguna azaroaren 8a izango da, eta izenemateakirikino@gmail.com helbidera mezu bat bidaliaz edo hemen klik eginez ere eman ahal izango da izena.
Bazkideek 8€ ordaindu beharko dituzte, bazkideak ez direnak aldiz, 10€ ordaindu beharko dituzte.