Elikadura ildoa elikatzen jarraitzeko goazen sukaldera!
Kirikino proiektu berrituko elikadura ildoa elikatzen jarraitzeko asmotan, apirilerako saio bikoitza antolatu dute.
Saio bakarrean izena emateko aukera egongo da soilik. Lehen hitzordua apirilaren 13an izango da, bigarrena aldiz, apirilaren 27an.
Bi saioak, 11:30etan abiatuko dira, ordu horretan ekingo diote partaideek sukaldatzeari Zubiko etxean, sukaldatuko denaren menua unean bertan jakinaraziko zaielarik parte-hartzaileei.
Jarduera ezberdinen bitartez, sukaldatzeko errezeta ezberdinak landuko dira tailerretan zehar. Bazkaldu eta jolasteko tartea ere izango da. Ekintza hasitako leku berean bukatuko da, 16:00retan, hain zuzen.
Izena emateko prozedura
8€ko prezioa izango du ekintza honek atseden taldearen bazkideentzat, aldiz, bazkide ez direnentzat, 10€ko prezioa izango du.
izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikoan, Laudioko kultura etxean zein Kirikino taldearen web atarian, hemen klik eginez, izena emateko aukera dago. Zalantzak, ordea, 688726665 telefono zenbakian erantzunak izango dira.