TAILERRA | Enpatizazio tailerra berbalagunen eskutik

31.05.2022

Inoiz jarri zara itsu baten paperean? Nola idazten dute? Zein joko-kirol praktikatzen dute ikusmen urritasuna duten horiek? Hau izango da tailerraren helburua. Haiekiko ikusmira hobetu, haien gisara idatzi eta jolastu.

Ekarri arropa zaharrak eta belaunekoak posible baduzue, lurretik ibiliko baikara.

Ekainak 8, 17:00etan Urduñako herri eskolan. Aldez aurretik eman beharko da izena 607 67 37 44 telefono zenbakian.