Tertangako egonaldia eta udalekuak naturan eskainiko ditu Kirikinok aisialdi hezitzailea sustatzeko
Udaleku eskaintza bikoitza proposatzen dute Kirikino aisialdi taldeko kideek 2022ko udari aurre egieko: Tertangako egonaldia abuztuaren 19tik 22ra bitartean eta udalekuak baratzean abuztuaren 29tik irailaren 2ra bitartean.
Udaleku eskaintza bikoitza proposatzen dute Kirikino aisialdi taldeko kideek 2022ko udari aurre egieko: Tertangako egonaldia abuztuaren 19tik 22ra bitartean eta udalekuak baratzean abuztuaren 29tik irailaren 2ra bitartean.
Tertangako egonaldia
Esan bezala, abuztuaren 19tik 22ra bitartean Tertangako etxean burutuko da egitasmoa, 2008-2013 urteen artean jaiotako haurrentzat. Proposamenaren baitan garraioa, otorduak, aterpea eta zaintza barne sartzen dira. Askotariko jolasak izango ditu izpide lau egun eta 3 gauko egitasmo itxiak, partaideen arteko elkarlana sustatuz.
Prezioari dagokionez, bazkideak 95€ ordaindu beharko dituzte, aldiz, ez-bazkideak 110€ren truke gozatu ahal izango dute egonaldiaz.
Udalekuak naturan
Kirikinoren baratzean burutuko dira udalekuak naturan abuztuaren 29tik irailaren 2ra, 9:30-13:30 bitartean, 2010 eta 2018 urteen artean jaiotakoek jolas eta jarduera ezberdinez goatu ahal izango dute ingurune naturalean. Egitasmoaren 3. edizioa izanik, Kirikinoko kideek sorpresa ugari prestatuko dituzte egunotarako.
Prezioaren inguruan, bazkideak 60€ eta ez-bazkideak 70€ ordaindu beharko dituzte parte hartu ahal izateko ekimenean.
Izen ematea udalekuetan
Bi udalekuek plaza mugatuak izango dituzte eta egitasmoan parte hartu ahalizateko, abuztuaren 12a baino lehen eman beharko da izena izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Zalantzak argitzeko 688 72 66 65 zenbakia egongo da erabilgarri aste egunetan zehar hemendik eta izen ematea ixten den arte.
Udalekuen kartela
Udaran zehar aisialdi eskaintza ugaria eskaintzeko lanean ari dira Kirikinoko kideak, 2021eko formatuari jarraiki, astero eskainiko nahi dute aisialdirako aukera anitzak baratze eta inguruetan. Auzolanak ere izango dira tarteko, lekuak txukuntzeko. Aurki informazio gehiago.