Txokolate turroia egiteko errezeta
Neguko solstizioaren testuinguruan, sukaldean egiteko hamaika plater eta postre aurki daitezke, tartean, klasiko bat: txokolate eta fruitu lehor turroia
Osagaiak
300 gr txokolate
100 ml esnegain
50 gr intxaur txikitu (bestelako fruitu lehorrak ere erabili daitezke)
Prozedura
100 gr txokolate urtu lapiko batean.
Urtuta dagoenean turroia egingo dugun ontzian txokolate geruza fin bat botako dugu; ontziko hormetatik ere. Hozkailuan sartuko dugu.
Bitartean, intxaur zatiak eta esnegaina nahastuko ditugu lapikoan eta gainontzeko txokolatea zati txikie- tan gehituko dugu.
Dena urtuta eta nahastuta dagoenean ontzian botako dugu eta hozkailuan utzi hurrengo egunera arte.
(*) Errezeta proposamenik bauduzu, bidali ezazu proposamenak@kirikinotaldea.eus helbide elektronikora eta argitaratuko dugu.