Udaberrilekuak naturan, martxoak 29tik 31ra eta apirilaren 6tik 8ra bitartean
Berrikuntza dakarte udaberrilekuek bigarren edizioak, aurtengo egoerara egokiturik eta Kirikinoren proiektuko beste ildo bati lotura emanez, ingurune naturalean gauzatuko du ekimena.
Hezitzaile taldeak, sei eguneko ekimena naturara hurbiltzea jarri du aurtengo helburu gisa. Izan ere, esperimentazioaren bidezko ikaskuntzarako esparru ezin hobea da natura.
Martxoaren 29tik 31ra eta apirilare 6tik 8ra bitartean garatuko da egitasmoa. Ohiko ordutegia izango dute, 10:00etan hasi eta 13:00etan amaituko da hezitzaileen esku hartzea, aisialdi taldearen baratzean burutuko delarik.
Indarrean dauden osasun neurriak zainduko dira egitasmoan zehar, horretarako, talde txikiak eta plaza mugatuak izango dira, besteak beste.
Izen-ematea, prezioa eta aisialdi taldera bazkidetzeko epea zabalik da
Parte hartzeko, izen-ematea ezinbesteakoa izango da. Horretarako, mezu bat bidali beharko da izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora. Gauzak hala, 2008 - 2016 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahal izango dute. Martxoak 26 izango da egitasmora batzeko azken eguna.
Ohikoan bezala, bazkideek abantaila izango dute parte hartzeko, 30 euro ordaindu beharko dituzte 3 egunengatik eta 60 ordea sei egunen truke. Aldiz, Kirikinoko bazkideak ez direnak, 3 egunengatik 40 euro eta sei egunengatik 70. Bazkidetzeko kanpaina ireki berri du Kirikinok, hemen eskura dezakezu informazio gehiago.
Zalantzak 688 72 66 65 zenbakian izango dira artatuak.