Udako solstizoari ongi etorri jaia egingo diote ekainaren 30ean
Datorren ekainaren 30ean, Kirikino taldearen baratzera mugituko da udako solstizioaraen ongi etorria egiteko ospakizun jaia
Baratzarekin duen harreman estua azpimarratzeko asmoarekin antolatuko dute ongi etorri jaiaren lehen edizioa Laudioko Ellakuri auzoko baratze gunean.
Dataren garrantzia azpimarratzeaz haratago, Kirikinoko bazkideek familian parte-hartzeko lehenbiziko ekintza izango dute honakoa, izan ere, bigarren helburu gisa antolatu dute jaialdia. Familia zein lagunartean jai giroaz gozatzeko aukera eskainiko duen ekintza izango da, eta horretarako, 16:30etan jarri dute lehen hitzordua Ugarte auzoko plazan, giro alaian haur, heldu, hezitzaile zein lagun koadrila elkarrekin baratzera bertaratzeko.
Bereziki, atseden taldearen bazkideei zuzendutako ekintza izango da, hala ere, bazkide ez den jendeari gonbitea zabalik izango du.
17:00etan baratzean, harrera eta
auzolanaren azalpena
18:00etan askariaren tartea
izango da
18:30etan berriz, antzezlana
burutuko da
19:00etan emango zaio amaiera
ekimenari familia irudiaren bitartez
Parte-hartu ahal izateko izena eman beharko da
Ekainaren 28a izango da jaian izena emateko azken eguna, eta izenemateakirikino@gmail.com helbidera mezu bat bidalita eman beharko da. Hala ere, hemen klik eginez ere aukera egongo da izena eman ahal izateko.