Udako soltizioari ongi etorri jaia egingo diote ekainaren 24an

17.06.2023

Udako solstizioari ongi etorria egiteko jaia antolatu du Kirikinok Basoan (Laudio BHIren baitan) datorren ekainaren 24rako.

Egitarauari hasiera emateko, kimaketa ikastaroa eskainiko dute Euskal Herriko hazien sareko kideek, udan kima daitezkeen kontuak azaldu eta praktikan jartzeko.

Arratsaldean ordea, buztin tailerra eskainiko du Aitziber Duartek bertaratutakoentzat, tornoaren bueltan hamaika sormen lan egiteko aukera eskainiz. Ondoren, sukalde lanei lekua egingo zaie eta talo tailerra eta txokolatea dastatzeko aukera egongo da.

Udako solstizioari ongi etorria egiteko erritua burutuko da, eta egitasmoa dantzan jasoko du amaiera, Izaskun del Cerroren eskutik dantzan jarriko ditu basora bertaratutako guztiak.