Udalekuak haur eta gazteak aisialdi euskaldun eta hezitzaileaz bustitzeko prest!
Udaren atarian gauden honetan, oporretan ere aisialdi euskaldun eta hezitzailea eskaintzeko asmoz, Kirikinok beste urte batez udalekuak antolatu ditu.
Eskaintza bikoitza osatu dute aisialdi taldeko kideek udaleku itxiak Tertangan eginez eta udaleku irekiak Laudioko ugarte auzoko naturgunean. Eskaintza guztia abuztuan garatuko da.
Tertangako egonaldia
Abuztuaren 19, 20, 21 eta 22 egunetan zehar, 2008 eta 2016 urteetan zehar jaiotako haur eta gazteei zuzendutako egonaldi itxia burutuko da Tertangako etxean. Trena izango dute garraiobide Laudiotik Urduñara eta bertan txangoa eginez helduko dira hurrengo lau egunak emango dituzten Tertanga herrira.
Udalekuan askotariko jolasak (kooperatiboak, talde dinamikak...) egingo dira, sukaldatu ere egingo da eta Kirikino irratiko udalekuetako irratsaioak ere grabatuko dira egonaldian zehar besteak beste.
Otorduei dagokienez, erabiliko diren barazki gehienak, Kirikinoren baratzekoak izango dira, era jasangarri, ekologikoan eta auzolanean ekoiztutakoak.
Tertangako egonaldiaren izen ematea eta prezioa
Plaza mugatuak izango dira eta izena emateko epea abuztuaren 9a izango da. Parte hartzeko, izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko da. Zalantzak aldiz, 688726665 zenbakian argituko dira. Familia bilera abuztuaren 10ean egingo da Laudion.
Kirikinoko bazkideentzako prezioa 95€ izango dira. Bazkideak ez diren horientzat aldiz, 110€koa izango da prezioa.
Udaleku irekiak naturan
Abuztuaren 28, 29, 30, 31 eta irailaren 1ean burutuko dira udalekuak Laudioko Isasi auzuneko Basoa espazioan (Laudio BHI) eta Kirikinoren baratzean. 2010 eta 2019 urteen artean jaiotako haurrentzako zuzendutako udalekua izango da. Ordutegiari dagokionez, 9:30etan hasi eta 13:30 bitarte iraungo du esku hartzeak.
Udalekuek jolas librea ardatz izango badute ere, ur-jolasak edo sukaldaritza bezalako jardueretaz gozatu ahal izango dute bertaratzen diren haurrak.
Udalekuak naturan izen ematea eta prezioa
Plaza mugatuak izango dira eta izena emateko epea abuztuaren 9a izango da. Parte hartzeko, izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko da. Zalantzak aldiz, 688726665 zenbakian argituko dira.
Kirikinoko bazkideentzako prezioa 50€ izango dira. Bazkideak ez diren horientzat aldiz, 60€koa izango da prezioa.
Udalekuen kartela