Udarako liburu eta ipuinen proposamena Kirikino hedabidearen eskutik

22.07.2021

Uda betean gauden honetan, Kirikino hedabidetik bi proposamen luzatu nahi dizkiegu irakurle eta bazkideei: alde batetik hezkuntzari lotutako liburu batzuen proposamena eta bestetik, haurrekin partekatzeko beste liburu batzuk ezagutzera gonbidatu. 

Helduentzako hiru liburu proposamen ditugu uda bero honetan, zuhaitz baten magalean edo ibai ertzean lasai irakurtzeko hezkuntzari buruzko hiru liburu:

  • Lehena feminismoari buruzko dosi labur bezain intentsua. Denok izan beharko genuke feminista.Chimamanda Ngozi Adichie idazle Nigeriarrak bere azaletik kontatzen ditu feminismoan eman zituen lehen urratsak eta hainbat bizipen feminismoari lotuak.
  • Bigarrena Nerea Mendizabalen Elkarekin Hazi Komunikazio Ez Bortitzari buruzko proposamena da, gure seme-alabekin bat egiteko ariketa ezberdinak proposatzen dituen liburua. Komunikazio ez bortitzean (KEB) oinarritutako liburu honetako lanabesek hazkundea sustatu nahi dute, giro emozional segurua lortu nahian, kide guztien beharrak kontuan hartu eta zainduak izango diren famili giroa sortzeko.
  • Hirugarrena aldiz, azken hilabeteotan gehiago kontuan izan dugun naturari buruzkoa da. Uda ere, naturan igarotzeko aukera aparta eskaintzen digun honetan, Heike Freire adituaren hitzak jaso zituen Txatxilipurdi elkarteak Berdean hezi liburuan, haurrak naturara hurbiltzeko ideia sorta jasoz.

Haurrei zuzendutako ipuinen artean, bi porposamen dakarzkigu uda honetarako.

  • Pantaila garai honetan, pantailatik deskonektatu eta gure ingurukoekin konektatzen lagun diezakegun ipuina da desconnectats (katalaneraz dago momentuz, oso argia da) Míriam Tirado eta Joan Turu idazle eta ilustratzaileen eskutik.
  • Haurrentzako genituen proposamenen artean bigarrena, gora koloretako azazkalak! ipuina dugu, Alicia Acosta eta Luis Amaviscak idatzia eta Gustik ilustratutako lana da. Besteek iseka egiten badizute egiten dituzunengatik, hori egiteari uztea baino aukera ederragoa izan daiteke egiten duzun hori besteekin konpartitzea, noski lagunen laguntzarekin!