Urriaren 21a izango da Udazkeneko egonaldian izena emateko azken eguna

20.10.2019
Kirikino Atseden Taldearen irudia
Kirikino Atseden Taldearen irudia

Urriaren 21a izango da Kirikino Atseden taldearen "Udazkeneko Tertangako egonaldian" izena emateko azkeneko aukera. Txangoan interesa duten pertsonei ahalik eta lasterren izena ematea gomendatzen dute Kirikinotik plaza gutxi geratzen direlako.

Datorren azaroaren lehenengo hiru egunetarako, azaroaren 1, 2 eta 3 an zehazki, antolatu du Kirikino Atseden Taldeak Udazkeneko Tertangako egonaldia. 2006 - 2014 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahal izango dute egitasmoan.

Hiru egun hauetan irteeran izango diren Kirikinoko hezitzaileek egitarau oparoa antolatu dute parte hartzaileentzat. Jarduera guztiak euskaraz gauzatuko dira eta sukaldaritza, ginkanak, jolas kooperatiboak edota inguruaren ezagutza ez dira faltako asteburuan.


· Udazkeneko egonaldia antolatu du Kirikinok Tertangako etxean  INFO+