Urte bat darama Kirikinok sarean

23.04.2020

Otsailean bete zuen Kirikinok urte bat sarera jauzi egin zuenetik. Azken hiru egunetan ataria itxita izan dute antolaketa eta berritze lanetan izan direlako.

2019ko otsailean ireki zuten kirikinotaldea.eus atari digitala. Unera arte albisteak eta informazio trukaketa burutzeko beste bitartekari bat bezala baliatu dute, baina iragan martxoan, 2020ko plangintzari jarraiki, bestelako eduki batzuk argitaratzeko apustuari heldu diote, eduki hezigarriak, zehazki.

Gauzak hala, atariari aurpegi garbiketa egin diote, eta eduki berriak eskuragarriago jartzen saiatu dira. Izan ere, martxoaren erdialdean, aski ezaguna den bisrusaren kutsaketak ekiditzeko itxialdia hasi zenean, abian jarri zituzten baliabide berriak txukuntze eta kokatze aldera gauzatu dituzte berriketa eta antolatze lanak.

Eduki hezigarriak eta berrikuntzak

Ipuinak, errezetak, eskulanak, proposamenak, tailerrak eta baratzaren inguruko atalak ireki dituzte besteak beste. Atariak eskaintzen dituen aukeren artean informazio trukatze soilerako erabili ez ezik, haur eta gazteei ere leku emateko asmoz egin da hautua.

Errezeten kasuan, hemendik aurrera, bi euskarri ezberdinetan izango dira argitaratuak, idatziz eta audio bidez, podcast laburren bitartez.

Denborak aurrera egin ahala, berrikuntza gehiago txertatu eta unera artekoa egokitzeko asmoa dute atseden taldeko kideek.

Orain arteko datu batzuk

Webgunea ireki zenetik, 16.000 bisitaritik gora ikusi dituzte argitaratutako edkukiak, egunero pertsona ugarik bisitatzen dute ataria.