Urteko lehen sukaldaritza tailerra egingo dute martxoaren 14an

21.02.2020

Martxoaren 14rako antolatu du Kirikino taldeak urteko lehenbiziko sukaldaritza tailerra. Ohikoan bezala, 11:30etan emango zaio hasiera saioari eta 16:00etan amaiera. Parte hartzaileek 2006 - 2013 urteen artean jaiotakoak izan beharko dute.

Izen ematea

Jarduera honetan izena eman ahal izateko azken eguna martxoaren 9a izango da, eta izenemateakirikino@gmail.com helbidera mezu bat bidaliaz edo hemen klik eginez ere eman ahal izango da izena.

Bazkideek 8€ ordaindu beharko dituzte, bazkideak ez direnak aldiz, 10€ ordaindu beharko dituzte.