Uztaileko auzolana hilabetearen lehen igandean egingo da
01.07.2020
Auzolan berezia egingo du Kirikinok uztailaren 5ean. Udako solstizioaren bueltan, bizi dugun krisiak hala behartuta, ezin izan denez aparteko ekintzarik antolatu, baratzeak bizi duen uneari arreta eskaintzeko deitu du auzolana.
Abian dauden osasun neurri guztiak bete ahal izateko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, 688726665 zenbakian egin daiteke deituz eta mezu bat idatziz. Egunean, talde txikien bidez lan egingo da.
Berrikuntza bezala, igande arratsaldean izango du leku ekimenak, Kirikinoren baratzean, 17:30etan hain zuzen. Ohikoan bezala, haur, nerabe, gazte edo helzuentzat zuzendutako jarduera izango da.