"Ver ver aras lama" jolasa
14.06.2020
Ginea Berriako Papua inguruetan ohikoa den jolasa da "ver ver aras lama" izenekoa. Hondartzan daudela praktikatu ohi dutela jakin du Kirikinok.
Jokalarien adina 7 urtertetik gorakoa izatea gomendatzen da jolasean aritzeko eta 4 jokalari behar dira. Ozeaniako jolas honekin hasi aurretik, bost uztai eta pilota txiki beharko ditugu.
AZALPENA
Jolas hau hondartzan jolastekoa da; harean borobilak markatzen dituzte eta piloten ordez kokoak erabiltzen dituzte. Hala ere, bestelako espazioetan eta materialekin jolasteko egokitu daiteke jolasa.
GARAPENA
- Lau uztaiak beraien artean 3 metroko distantzia dutelarik lauki bat osatuz kokatuko dira. Beste uztaia laukiaren erdian kokatuko da. Eta pilotak barruan jarriko dira.
- Uztai bakoitzaren barruan jokalari bat kokatuko da. Helburua jokalari bakoitzak bere uztai barruan hiru pilota izatea da; horretarako erdiko uztaitik edo beste jokalarien uztaietatik lapurtuko ditu.
- Bidai bakoitzean pilota bakarra eraman daiteke eta uztaian utzi behar da, jaurti gabe. Jokalariek ezin dute beraien pilotak babestu eta debekatuta dago beste jokalariak oztopatzea.
- Hiru pilotak bere uztai barruan arinen jartzea lortzen duena irabazlea da.
*Mundua jolasean liburutik hartutako jolasa.