Liburutegia

Basoan auzo-liburutegi kolektiboa eraikitzen gabiltza. Liburutegia ulertzen dugu hartu eman ezberdinak emateko gune bezala, ahalduntzeko espazio, pentsamendu kritikoa zabaldu eta elkarrekin hausnartzeko eta sortzeko espazio bezala eta horixe du xede Basoako liburutegi xume honek.

Trukerako espazio bat sortze bidean, dagoeneko dozenaka kolektibo eta norbanakok egindako ekarpenei esker doa proiektua aurrera. Adin guztietarako liburuak daude, kontsulta liburuetatik, ipuinetara, audio liburuetatik igarota, komikietara, hizkuntz ezberdinetako hiztegiak...

Hizkuntz ugariren topagune bilakatzen ari da azkenaldian Basoa, horri bide emanez, hizkuntz ezberdinetako liburuak ere aurki daitezke apalategietan.

Liburutegian ordea, badira hainbat liburu errepikatuta edo dagoeneko bertan erabiltzen ez direnak, hauentzako, truke apalategi bat atondu dugu, non edozeinek, edozein unetan liburuak trukatu ditzakeen edo zuzenean, hartu. Behar duzuna hartu eta behar ez duzuna bertan utzi.

Liburuen maileguak

Liburutegiko liburuak, noski, maileguan har daitezke. Une honetan, konfidantza osoz, era erdi autonomoan gabiltza maileguen afera kudeatzen. Inprimaki bat osatu dugu horretarako, baita bertan taula bat jarri, aupuntatu ahal izateko maileguan dauden liburu horiek, datak etab. proiektu xume honen materiala zein egoeratan dagoen jakin ahal izateko.

Maileguen inprimategia jarraian dagoen botoian bete daiteke:

Liburuak eskaintzeko

Liburutegi osoa jende ezberdinak eta eragile ugarik emandako liburuak dira. Errepikaturik edo dagoeneko erabiltzen ez zituztenak hain zuzen. Zuk ere berdina egin dezakezu zure etxean, elkartean, eskolan, lanean... erabiltzen ez dituzun liburuak badituzu edo norbait ezagutzen baduzu, gurekin harreanetan jar zaitezke liburutegi eder hau elikatzen jarraitzeko.

izenemateakirikino@gmail.com helbdiean edo 688726665 zenbakiaren bitartez jar zaitezkete gurekin harremanetan. Espazioa zabalik dagoen une batean bertaratuz baita ere.