Muralak
Basoa espazioa erabilerarik gabe egon zen urteetan, inguruko artista ugarirentzako txokoa izan zen, graffiti eta muralez gainezka zegoen Laudio Institutuarekin elkarlalean hasi aurretik. Espazioaren izaera hori errespetatu eta babestu asmoz, eskualdeko artista ezberdinekin lanean ari gara. Arteari ateak irekirik ditu Basoak.
Azken hilabeteetan lan ezberdinekin ingurunea kolorez zipriztintzeari ekin diogu dagoeneko, jarraian hori adierazten duten hormairudien argazkiak aurkituko dituzu.
Aiaraldean bizi den artista bazara eta proiektu honi kolorea ematean interesatuta egongo bazina, izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora zuzen zaitezke planteamendu edo informazio eskean.