Kalean da Aiaraldea ezagutzeko txangoen liburuxka proiektuaren lehen alea. Eskualdeko ibilbide ezberdinak jasotzen dituen txostena osatu dugu auzolanean: bakarka, familian edo lagunartean gozatzeko beste aisialdi eskaintza bat
Aiaraldea ezagutzeko txangoak
Aiaraldea eskualdea ezagutzeko zenbait txangoren proposamenak aurkituko dituzu webgunearen orrialde honetan, ibilbidearen, argazki, bideo, mapa eta azalpenekin lagundurik.
Laudioko Lamuza parkean ingurune natural ederraz gozatzeko aukera dago eta hau Arrañoko inguruarekin elkartzen denean gune berezi hau sortzen da, herriko plazatik 5 minutura dagoen arnasgunea.
Laudioko Lusurbeilanda auzunetik abiatzen da ibilbidea. Seinalizazio ona dago eta hasieran iturri naturala dago. Ibilbide gehiena pista da eta tarte batzuetan malkartsu bilakatzen da bidea, 7 urtetik gorakoentzat aproposa.
Urduñako La Antiguatik abiatzen da Tertangarainoko txangoa. Bide nahiko zabala da eta 5 uretik gorakoek egiteko modukoa da. Iturriak daude pare bat kilometroko luzera duen ibilbide honetan.
Bidea nahiko laua da eta bizikletaz egiteko aukera dago.
Okondoko Ugalde auzunetik abiatzen da Aretxarro inguruetan kokaturik dauden kobetarako txangoa, familian edota lagunartean egiteko plan aproposa
Menerdigako eta Barrerillako mendatean zehar ibilbide borobila eta Cueva Llanako kobazuloko ibilbidea Lendoño Goikotik, proiektuko bigarren abiapuntu
Aiaraldeko txoko ezberdinak ezagutzeko proiektu honen lehen geltokia, Arrankudiaga-Zolloko urtegiari bira emateko proposamena luzatzen digu.