ALBISTEAK

Apirilaren 23tik 26ra bitartean, udaberriko egonaldia burutuko du Kirikino Atseden Taldeak, Lauioko Kultura etxean eskaintzen dituen espazio ezberdinak baliatuz, elikadura, natura, sormena, autonomia, elkarlana eta euskara landuko dute besteak beste bertaratuko diren haurrak.

Kirikino proiektu berrituak ekintza andana dakar, tartean, elikadura proiektuaren baitan, sukaldaritza tailerra egingo dute martxoaren 30ean, larunbata izanik.

Aurten Kirikino Atseden taldeak 35 urte betetzen ditu, urte luzeetako ibilbide oparoa dute bizkarrean eta denboraldi baten osteko hausnarketaren ostean, taldeak bazkideak izateko urratsa eman du.

1984. urtean sortutako atseden talde Laudioarrak, aurten 2019an, 35 urte betetzen dituen honetan proiektua berritu dute, orain arte egindako ibilbide oparoarekin jarraitzeko asmotan.