ESKULANEN TXOKOA

Haizea dabil? Aukera paregabea kometa aireratzeko! Baina... ez duzu kometarik? Lasai, hemen duzu zure kometa propioa egiteko beharrezko guztia, has dadila eskulana!

Paperezko poltsekin maskarak egitera gonbidatu nahi zaituztegu . Buruan sartzeko moduko paperezko poltsak badituzue, sor itzazue maskarak, marraztu, itsatsi, moztu... gozatu!

Kalean udazkeneko elementuak topatu eta zuen pertsonaia propioak sortu. Horretarako, errotulkiak edo tenperak erabili ditzakezu, hosto zati ezberdinak, koloretako papera eta dena itsasteko kola.

Etxeko argazkiei ukitu ezberdina emateko proposatzen dizugu hurrengo tailerra. Kalean topatutako adarrak txikitu, eta kola zuria edo silikona pistola erabilita, adarrak itsatsi argazki-markoaren inguruan. Opari ederra osatuko duzue.

Udazken eta negu aldera aurki ditzakegu inguruko baso eta pinudietan pinaburuak lurrean. Naturak eskaintzen digun elementu hau era ezberdinetan erabili dezakegu, tartean apaingarriak sortzeko.

Piperminak izan dira baratzeko uztaren atal ugarienetakoa azken asteetan. Huek nola kontserbatu azaltzeko bideo hau sortu dugu: piperminak ontzirzatzeko tailerra, hain zuzen.

Origami teknikaren bidez, pinguinoaren figura egiteko jarraibideak aurkituko dituzu jarraian. Argazkiko tolesdurak paper karratu batean eginez lortuko duzu pinguinoaren figura egitea.